Itxi

Bilbao Basket

TXAPELDUNEN LIGA

Bilbao Basketek azken segundoan galdu du Teneriferen aurka, eta sailkapena zaildu zaio (72-74)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tenerifek partida iraultzea eta garaipena ziurtatzea lortu du segundo bat baino gutxiagoren faltan.

  • Adam Smith

    Adam Smith baloia eskuetan duela. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek ia irabazita zeukan partida galdu du Miribillan. Porrot horrek asko zaildu du bere etorkizuna txapelketan, bost minutuan 12 puntuko aldeari ihes egiten utzi eta 72-74ko emaitzarekin galdu ondoren.

Ez zen ondo hasi arratsaldea Surne Bilbao Basketentzat, Istanbulen, Darussafaka-Murtzia partidan, partida osoan zehar nahi ez zuen emaitza izan zelako. Murtzia, final-laurdenetako txartela lortzeko aurkari nagusia, aurretik zen.

Bestalde, Bilbao Basketen partida hasiera Miribillan izugarria izan zen. Hiru minutuan 0-12ko markagailuak Teneriferen jipoia iragartzen zuela zirudien, 14 puntuko aldearekin iritsi zen lehen laurdenaren erdialdera, Salinen hirukoek bultzatutako 3-17koarekin eta talde joko arin batekin.

Baina gauzak laster hasi ziren aldatzen. Smithen ausardiak bultzatuta eta Tsalmpouris joko distiratsuarekin, beltzezko gizonek azkar irauli zuten desabantaila, eta hiru minutuan 14-0ko partziala eginda, 17-17ko berdinketa jarri zuen markagailuan. Hala ere, Tenerifek abantaila lortu zuen (19-23) laurdena amaitu aurretik.

Bigarren laurdenaren hasieran izandako joan-etorriek berriro orekatu zuten norgehiagoka (28-28, 34-35), baina talde lanari esker, atsedenaldiaren aurretik sartu zuen 9-0eko partzialarekin, Smithen bozinaren gaineko azken saskiratze bat barne, 8 puntuko aldea lortu zuen bigarren zatirako (43-35).

Aldageletatik bueltan, Tenerifek aldea laburtu zuen Shermadini kantxaratzerekin batera (47-44), baina Ponsarnauren mutilek Smith aurkitu zuten berriro erantzuteko (53-44), eta, ondoren, Sulejmanovic, abantaila berreskuratzeko. 13 puntuko abantaila eskuratu zuten beste behin Tsalmpourisen hiruko batekin (63-50), Shermadinik bi jaurtiketa librerekin hirugarren laurdena itxi aurretik (63-52).

Rosak 13 puntuko aldea berreskuratu zuen azken laurdenaren hasieran, eta Shermadini berriro saiatu zen tokia berreskuratzen (65-56), baina Georgiako pibotak erasoan egindako falta batek, Bolmarori simulazioz egindako falta tekniko batek eta Alonsoren hiruko batek oso garesti jarri zioten garaipena Vidorretaren taldeari partida  amaitzeko 6 minuturen faltan (69-56).

Nolanahi ere, Huertasek bazuen oraindik zer esana, eta hor aldatu zen dena. Brasildarrak ederki gidatu zuen bere taldea azken minutuetan, eta Jaimek, hondoko marratik saskira sartuta, Teneriferen garaipena ziurtatu du.

 

Fitxa teknikoa:

72 - Surne Bilbao Basket (19+24+20+9): Hakanson (3), Smith (19), Rabaseda (7), Sulejmanovic (12) eta Kyser (2); Radicevic (3), Alonso (13), Reyes (3), Rosa (2) eta Tsalmpouris (8).

74 - Lenovo Tenerife (23+12+17+22): Huertas (16), Salin (9), Cook, Doornekamp (4) eta Shermadini (14); Fitipaldo (11), Bolmaro (8), Jaime Fernández (2), Abromaitis (5), Guerra (5) eta Diagne.

Epaileak: Ademir Zurapovic (Bosnia-Herzegovina), Nicolas Maestre (Frantzia) eta Marius Ciulin (Errumania). Ezabatu gabe.