Bilbao Basket
Bihurdura oinean
Hervelle'erabat sendatuta' dago
Erredakzioa
Gauzak horrela, Hervellek asteburu honetako lagunartekoetan hartuko du parte. Larunbatean Valentziaren aurka neurtuko ditu indarrak Bilboko taldeak, eta igandean UCAM Murtzia izango du aurkari.
-
Axel Hervelle. Argazkia: EFE
Axel Hervelle jokalariak min hartu zuen aurreko astean ezker oinean, baina dagoeneko "erabat sendatuta" dagoela adierazi du. "Ikaratu nintzen, baina zorionez ez da larria izan. Erabat sendatuta nago", adierazi du Gescrapeko jokalariak.
Gauzak horrela, Hervellek asteburu honetako lagunartekoetan hartuko du parte. Larunbatean, ateak itxita, Valentziaren aurka neurtuko ditu indarrak Bilboko taldeak, eta igandean UCAM Murtzia izango du aurkari.