Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Surne Bilbao Basketek Omar Silverio eskolta fitxatu du

EITB MEDIA

NCAAn Hofstra Pride eta Mexikoko Ligan Soles de Mexicali taldeetan aritu ondoren, 23/24 denboraldian jokalari dominikarrak Europara jauzi egin zuen Hapoel Galil Elyonekin.

  • Omar Silveiro

    Omar Silveiro Argazkia: @bilbaobasket

Omar Silverio jokalari dominikarrak (Dominikar Errepublika, 26 urte, 1,90 m) Surne Bilbao Basketekin sinatu du. NCAAn Hofstra Pride eta Mexikoko Ligan Soles de Mexicali taldeetan aritu ondoren, 23/24 denboraldian Europara jauzi egin zuen Hapoel Galil Elyonekin. Israelgo taldearekin 14,7 puntu lortu zituen partidako. Lorpenen artean, Makabi Tel Avivi 27 puntu ematea etxeko ligan.

Dominikar Errepublikako selekzioarekin aritu da, eta batez beste 7 puntu lortu ditu FIBA America Cup-era sailkatzeko partidetan. Hofstra Pride Unibertsitateko taldearekin hirukoen marka ezarri zuen, partida bakarrean hiruko 11 jaurtiketa sartuta.