Itxi

Bilbao Basket

FIBA EUROPE CUP

Surne Bilbao Basket taldeko lehen postuaren bila ari da, hurrengo faserako sailkatu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Norgehiagoka streaming bidez ikusi ahal izango da eitb.eus-en; telebistaz, ordea, ETB4k emango du, 20:00etatik aurrera, Le Portel hiritik, Frantziatik.

  • Bilbao Basket, Europa Kopan

    Bilbao Basket, Europa Kopan

Surne Bilbao Basketek Frantziako ESSM Le Portel taldeari egingo dio bisita astearte honetan, Le Chaudron pabiloian, 20:00etatik aurrera, FIBA Europe Cupeko L taldeko lehen postua berriz eskuratzeko asmoz. Joan den astean galdu zuen Choleten kontra, eta lan zaila du aurretik. Partida EITBn zuzenean ikusteko aukera egongo da: streaming bidez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB4n.

Choletek eta Bilbao Basketek launa garaipen lortuta egingo diote aurre bigarren faseko azken jardunaldiari, final laurdenetarako sailkatuta; Dinamo Sassari eta Le Portel, ostera, kanporatuta daude dagoeneko.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Cholet (+47) Bilboko taldearen (+28) aurretik dago nabarmen. Horrenbestez, beltzezko gizonak alde handiz irabazten saiatuko dira gaur gaueko hitzorduan.

Surne, gainera, Endesa Ligan Hiopos Lleida (91-75) menderatzetik dator, eta bultzada horri etekina ateratzen ahaleginduko da. Garaipen garrantzitsua izan zen, jarraian lau neurketa galtzetik baitzetorren.