Itxi

Bilbao Basket

Iragarpena

Omar Silverio eskolta dominikarrak ez du Bilbao Basketen jarraituko, fitxatu eta hilabetera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erdialdeko Amerikako jokalariak hiru neurketa jokatu ditu Endesa Ligan, eta beste horrenbeste FIBA Europa Kopan, baina ez da nabarmendu.

  • Omar Silverio, Bilbao Basketera iritsi zen egunean

    Omar Silverio, Bilbao Basketera iritsi zen egunean

Omar Silverio eskolta dominikarrak ez du Surne Bilbao Basketen jokatzen segiko, taldera iritsi eta hilabete batera, Bilboko klubak astearte honetan jakinarazi duenez.

Kanpoaldeko jokalarien multzoan zituen bajei aurre egiteko fitxatu zuen Silverio Bizkaiko taldeak. Dena den, aurreikusitakoa baino beranduago iristeaz gain (Rabaseda eta Kullamae osatuta zeudela), bere errendimendua ez da esperotakoa izan.

Erdialdeko Amerikako jokalaria Endesa Ligako hiru norgehiagotan kantxaratu da, eta FIBA Europa Kopan ere beste horrenbeste partidatan hartu du parte. Agurrean, Surne Bilbao Basketek "Bilbon egon den denboran egindako lana eta erakutsitako profesionaltasuna" eskertu dizkio Silveriori. Horrez gain, "zorte ona opa dio etorkizuneko kirol erronketan".