Itxi

Bilbao Basket

FIBA Europa Kopa

Tofas Bursa vs Bilbao Basket, gaur arratsaldean, 18:00etan, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB MEDIA

FIBA Europa Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan, euskal taldearen helburua izango da txapelketako finalerdietarako sailkatzea eskuratzea; Bilbon jokatutako joaneko neurketan, beltzezko gizonek hamabi puntuko aldea erdietsi zuten.

  • Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu nahi du. Argazkia: EITB Media.

    Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu nahi du. Argazkia: EITB Media.

EITBk, eitb.eus-en eta ETB4ren bidez, zuzenean emango du arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Tofas Bursa-Surne Bilbao Basket neurketa, alegia, 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako final-laurdenetako kanporaketako itzuliko partida. Norgehiagoka horretan, euskal taldearen helburua izango da txapelketako finalerdietarako sailkatzea eskuratzea; Bilbon jokatutako joaneko neurketan, beltzezko gizonek hamabi puntuko aldea erdietsi zuten, 84-72 irabazita.

Hala, Bilbao Basketek abantaila polita bereganatu zuen joan den asteko partidan. Ia hasieratik hartu zuten kontrolpean Jaume Ponsarnauren gizonek markagailua; Tofas Bursak, behin baino gehiagotan, emaitza estutzea lortu zuen, baina Bilbao Basketen erantzuna ona izan zen, eta, laugarren eta azken laurdenean, Bilboko taldeak aurreneko 30 minutuetan egindako lan egokia burutu zuen. Horrenbestez, Bilbao Basketek garaipena eskuratu zuen, hamabi puntuz, eta alde hori baliatu nahi du gaur.

Bilbao Basketek, asteburuan, Valentziaren kantxan galdu zuen, eta hamahirugarren dabil Endesa Ligan; kluba 25. urteurrenaren ospakizunean dabil. Tofas Bursa, bere aldetik, Turkiako Ligan laugarren postuan da .

Arestian esan bezala, Bursa Ataturk Spor Salonun 18:00etan hasiko den neurketa eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, zuzenean.