Bilbao Basket
Apirilaren 16an eta 23an
Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finala; joaneko partida Bilbon eta itzulikoa Salonikan
EITB Media
Euskal talde Greziakoaren aurka lehiatuko da finalean. Joaneko neurketa apirilaren 16an jokatuko da Bilbon, eta itzulikoa hilaren 23an Salonikan. Bi partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETBk.
-
Bilbao Basketeko jokaari eta teknikariak finalerako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko du Salonikako PAOKen aurka. Titulurako kanporaketa lehia bikoitzean jokatuko da; joanekoa Bilbon apirilaren 16an eta itzulikoa Salonikan (Grezia) hilaren 23an.
Finaleko bi partidak zuzenean jarraitu ahal izango dira EITB Median, eitb.eus-en eta Euskal Telebistaren (ETB) bidez.
Bilbao Basketek 19 puntu irauli zituen Dijonen aurka finalerdietako kanporaketako itzulikoan, eta 97-68 irabazi zion Frantziako taldeari. Bestalde, PAOKek joaneko partida galdu zuen etxean Choleten aurka (88-89) eta kanporaketari buelta eman zion, Frantzian 88-90 irabazita.