Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:00etan
Lagun Arok erronka zaila du Bartzelonaren aurka
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek sailkapeneko azkeneko postutik irteteko garaipena bai ala bai behar dute, baina Bartzelona oso aurkari gogorra da.
-
Lagun Aro. Artxiboko argazkia: EFE
Lagun Aro GBCk garaipen bat bai ala bai eskuratu behar du ahalik eta lasterren, sailkapeneko azkeneko postutik irteteko. Igandea, 12:00etan, Xavi Pascualen Regal Bartzelonaren aurka jokatuko dute Sito Alonsoren mutlek, eta helburu nagusia Palau Blaugranan ezustekoa ematea da. Partida, zuzenean jarraituko ahal izango da eitb.com-en.
Kataluniako taldeak Errege kopatik at ez gelditzeko garaipena lortu behar du, eta Juan Carlos Navarro minduta egon arren, eskoltak jokatuko duela dirudi.
Donostiako taldeak 2006-2007 denboraldian garaipen ikusgarri lortu zuen Bartzelonan (65-67), beraz, Gipuzkoa Basketek badaki Palau Blaugranan garaipena lortzea zer den.