Gipuzkoa Basket
Larunbatean, 18:00etan
Fuelabrada eta Lagun Aro, salbazioa lortzeko lehian
Erredakzioa
Madrileko taldea jaitsiera postuetatik at dago, eta bi garaipeneko aldea du Gipuzkoa Basketekiko. Sito Alonsok zuzentzen duen taldearentzat, ezinbestekoa da garaipena lortzea.
-
Fuenlabradak eta Lagun Arok salbazioa lortzea dute helburu. Argazkia: EFE
Mad-Croc Fuenlabradak eta Lagun Aro GBCk salbazio lortzeko hil ala biziko lehia jokatuko dute larunbat honetan (18:00etan) Fernando Martin pabilioian. Bi taldeek salbazioa lortzea dute helburu, eta garaipena beharrezkoa dute.
Fuenlabradak bi garaipeneko abantaila du Lagun Arorekiko Endesa Ligako sailkapenean. Bi talde hauek, hamaika aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta bederatzi aldiz lortu du garaipena Fuenlabradak. Lagun Arok bi partida bakarrik irabazi ditu talde madrildar honen aurka.