Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:00etan
Lagun Arok jaitsiera postuetatik ihes egin nahi du Murtziari irabazita
Erredakzioa
Igandean garaipena lortuta, eta Fuenlabradak galduz gero, Gipuzkoa Basketek talde madrildarra gaindituko luke sailkapenan. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.
-
Lagun Arok eta UCAM Murtziak jokatutako partida baten irudian. Argazkia: EFE
Lagun Aro GBCk UCAM Murtziaren aurka jokatuko du igande honetan (12:00etan) Illunben. Garaipena lortuta, jaitsiera postuak atzean uzteko aukera du talde gipuzkoarrak. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.
Murtzia Endesa Ligako sailkapeneko hamabigarren postuan dago. Playoffetan sartzeko aukerak ditu oraindik UCAMek. Lagun Arok garaipena lortu, eta Fuenlabradak galtzea behar du. Hau gertatzen bada Gipuzkoa Basketek talde madrildarra harrapatu, eta 'basketaverage'agatik gaindituko luke.
Eguerdiko 12:00etan jokatuko da partida, eta Sito Alonso entrenatzailea kezkatuta dago ordutegiagatik. Sitoren ustez, goizean jokatzen diren partidetan Lagun Aroko jokalariek jokuko portzentaia txarragoak izaten dituzte.