Itxi

Gipuzkoa Basket

19:15ean

Hil ala biziko partida du gaur Lagun Arok, Blusensen aurka

Erredakzioa

GBCk maila gal dezake asteburu honetan, porrota jasotzen badu eta Mad Croc Fuenlabrada eta Blancos Rueda Valladolid taldeek euren partidak irabazten badituzte.

  • Sito Alonso, Lagun Aro GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Sito Alonso, Lagun Aro GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Lagun Arok Blusens Monbus hartuko du larunbat honetan (zuzenean, 19:15etatik aurrera) Endesa Ligako 31. jardunaldiko neurketan. Hil edo biziko partida izango da gipuzkoarrentzat. GBC sailkapeneko azkenaurreko postuan dago, eta salbazioa hiru garaipenera du talde gipuzkoarrak.

Mad-Croc Fuenlabrada, Valladolid eta Cajasol taldeek Lagun Arok baino hiru garaipen gehiago dituzte, eta Sevillako taldeak, gainera, basketaveragea alde du. Ondorioz, Sito Alonsok zuzentzen duen taldeari garaipena lortzeak bakarrik balio dio Fuenlabradarekin eta Valladolidekin duen desabantaila bi partidara murrizteko.

Lagun Arok, Valladolidek eta Fuenlabradak jardunaldi honetako partidak galtzen badituzte, azken hiru partidak irabaztera behartuta legoke talde gipuzkoarra, eta horrez gain Fuenlabradak eta Valladolidek partida guztiak galtzea beharko luke. Lagun Arok azken hiru partidetan Herbalifel, Bartzelona eta Real Madril izango ditu aurkari.