Itxi

Gipuzkoa Basket

Astelehenean, 21:30ean

Gipuzkoa Basketek bosgarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek Herbalife Kanaria Handiaren kontra jokatuko dute, etxetik kanpora. Helburua 2013a garaipen batekin bukatzea da.

  • GBC. Argazkia: EFE

    GBC. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek bosgarren garaipena jarraian lortzeko abagunea izango du, Herbalife Kanaria Handiaren contra. 2013 urtea Endesa Ligako postu altuetan bukatzeko aukera izango dute Sito Alonsoren mutilek.

Manresa eta CAI Zaragoza etxetik kanpora gainditu ondoren, Ilunben Unicaja eta Fuienlabrada talde indartsuei irabazi die GBCk. Jason Robinson Endesa Ligako saskiratzailerik onenak gidatuta, Donostiako taldeak sailkapenean beste aurrerapauso garrantzitsua emateko aukera izango du.

Urtea laugarren postuan bukatzeko abagunea izango dute, baina Herbalife Kanaria Handia talde oso gogorra da, bere etxean batez ere.

Gipuzkoako taldea Endesa Ligako hiruko gehien lortu dituena da, baina taula azpian indartsuak direla ere erakutsi dute. David Doblas sasoi onean dago, eta piboten lana erabakigarria izango da, Nacho Martin, Xavi Rey eta Eulis Baezen kontra.