Gipuzkoa Basket
Igandean, zuzenean
Gora begira jarraitzeko aukerari eutsi nahi dio Gipuzkoa Basketek
Erredakzioa
Donostiarrak sasoiko dira, eta aurreko jardunaldian galdu aurretik, hiru garaipen jarraian lortu zituzten.
-
Charles Ramsdell, Zaragozan jokatutako partidan. Efe.
Gipuzkoa Basketek urrezko aukera du, azkena ziurrenik, play offetako borrokari berriro eusteko. Donostiarrek CAI Zaragoza eta Valladolid hartuko ditu bata bestearen atzetik.
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek 11:50etatik aurrera.
Donostiarrak sasoiko dira, eta, aurreko jardunaldian galdu aurretik, hiru garaipen jarraian lortu zituzten.
Sito Alonsoren taldeak gustura jokatzen du etxean, eta, hurrengo bi partidak irabaziko balitu, zortzigarren postuarekin amets egiten jarraitu ahal izango lukete.
Gipuzkoarren erasoa, ohi bezala, Javi Salgado, Jason Robinson eta David Doblas jokalarietan oinarrituko da.