Gipuzkoa Basket
Asteazkenean, 20:00etan
Gipuzkoa Basket eta Baskonia egoera desberdinetan helduko dira derbira
Agentziak | Erredakzioa
RETAbet.es denboraldiko lehenengo partida irabaztetik dator, eta Gasteizko taldeak Errege Kopako sailkapena bideratu nahi du.
RETAbet.es Gipuzkoa Basket eta Laboral Kutxa Baskonia aurrez aurre arituko dira asteazkenean 20:00etan, illunben, zapore ezberdineko derbian.
Gasteizko taldeak A Coruñako Errege Koparako txartela bideratu nahi du multzoburu gisa, azken edizioko aukera galduta.
Baskoniak zortzi partida irabazi ditu, eta ahultasun zantzuak erakusten hasi da, Tenerife, Bilbao Basket eta Sevillaren aurkako partidetan.
Velimir Perasovicek ez du jokalariak erlaxatu nahi, eta bederatzigarren garaipena bilatuko du. Ioannis Bourousis izango da liderra berriro. Azken jardunaldian bigarrenez izendatu zuten jardunaldiko jokalari onena.
Porfi Fisacen GBCk azken jardunaldian irekitako bidea jarraitu nahi du. Lehen garaipena eskuratu zuen, Teneriferen aurkako partida onean (72-74).
Marcus Landry eta Danny Agbelese jokalari berriek derbian parte hartzeko aukera dago.