Itxi

Gipuzkoa Basket

Kompostelan (Fontes do Sar)

Xacobeo-Lagun Aro (86-77): Lagun Arok Konpostelan galdu du

Josu Bilbao

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilak ez dira gai izan Obradoira gainditzeko eta ACB ligari eusteko borrokan jarraitu beharko dute. Talde gipuzkoarran, Panko izan da onena 19 puntu eta 5 erreboterekin.

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Konpostelan Obradoiroren aurka eta sailkapenean gauzak sailtzen hasi zazikio talde donostiarrari. Galiziarrek zortzi partida galdu zituzten jarraian eta honela bolada txarra hautsi dute, mailari eutsi nahian.

Pablo Lasoren mutilek ondo hasi zuten partida 0-8ko partzial batez baina galiziarrek bazekiten partida garrantzitsua zela eta 10-8 jarri ziren aurretik markagailuan. Kostas Vasileaidisek partida bikaina jokatu zuen eta bere lan onarekin etxeko taldeak 25-20 bukatu zuen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, partida berdindu egin zen eta Lasoren mutilak hurbildu egin ziren markagailuan. Atsedenaldira, Gipuzkoa Basket 4 puntugatik galtzen joan zen, 46-42. Hirugarren laurdenean Obradoirok apurtu egin zuen partida berriz ere Vasileaidisen lan onari esker (27 puntu sartu dite eta 35eko balorazioa eskuratu) eta Xacobeo Blue sens 68-58 joan zen azken laurdenera.

Azken laurdenean Lasoren gizonak ez ziren gai izan partidari buelta emateko eta donostiako taldeak beheko postuetatik ihes egiteko aukera paregabea galdu zuen. Azken emaitza 86-77koa izan zen eta Lagun Arok gogor ekin beharko dio ACB mailari eusteko.

Fitxa teknikoa:

86 - Xacobeo Blu:sens Obradoiro (25+21+22+18): Alfonso Sánchez(10), Javier ''Tuky'' Bulfoni (12), Kostas Vasileiadis (27), JeremiahMassey (13), Drago Pasalic (9) -hasierako bostekoa-, Maurice Bailey(6), Mike Higgins (2) y Reyshawn Terry (7).

77 - Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club (20+22+16+19): Ricardo Uriz(14), Antwain Barbour (10), Andy Panko (19), Michal Ignerski (7),Albert Miralles (-) -hasierako bostekoa-, Bernard Hopkins (5), SergioSánchez (7), Doblas (7) y Domen Lorbek (8).