Gipuzkoa Basket
ACB Liga
Lagun Aro-Valentzia: Ezin kale egin aurkari sendo baten aurka
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek garaipena behar du jaitsiera postuetatik at jarraitzeko. Partida igandean jokatuko da 12:30ean (ETB-1).
Gipuzkoarrek garaipena beharrezkoa dute jaitsiera postuak atzean uzteko. Gaur egun, jaitsiera postuetatik at daude Lasoren mutilak, baina jaitsiera garaipen bakarrera dago. Xacobeo Blue:sens eta CB Murtzia daude jaitsiera postuetan, baina murtziarrak ia jaitsita daude lau garaipen besterik ez baitituzte. Galiziarrek, ordea, 8 garaipen dituzte eta 17 porrot. Gipuzkoak garaipen bat gehiago du; 9 garaipen eta 16 porrot.
Power Electronics Valentzia ez da aurkari samurra izango. Valentziarrak laugarren daude sailkapenean (16 garaipen eta 9 porrot). Etxean oso indartsuak dira, etxetik kanpo baino askoz indartsuagoak, baina beraien kantxatik at ere emaitza onak lortzen badakite. Beraz, Lagun Arok partida ona jokatu beharko du irabazi nahi badu.