Gipuzkoa Basket
ACB Liga
Valladolid-Lagun Aro, (61-39): Jipoia hartu dute gipuzkoarrek
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bartzelonaren aurka lortutako garaipena irudipena baino ez zen izan. Gaur, Gipuzkoa Basketek joko kaskarra burutu du eta errepasoa eman dio Blancos Ruedak. Zorionez, Xacobeok ere galdu egin du.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jipoia hartu du Valladoliden aurka 61-39 galdu ondoren. Sailkapena, ordea, ez da gaiztotu gipuzkoarrentzat Xacobeok galdu egin baitu Valentzian. Gipuzkoarrek hiru garaipeneko abantaila dute galiziarrekiko.
Norgehiagoka hasieratik gaizki hasi zen gipuzkoarrentzat. Lehen minutuetatik abantaila garrantzitsuak hartu zituen etxeko taldeak 11-4ko emaitza lortuz. Ondoren, Lagun Aroren erreakzioa etorri zen markagailua txukuntzeko eta lehen hamar minutuak 13-8ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean egoera okertu egin zen Gipuzkoa Basketentzat. Etxeko taldea izan zen jaun eta jabe eta 11 puntuko aldeaz iritsi zen Valladolid atsedenaldira (31-20).
Atsedenalditik bueltan ez zen partidako gidoia aldatu. Etxeko taldeak agintzen zuen jokoan eta markagailuan eta hirugarren laurdena 41-28ko emaitzarekin bukatu zen.
Azken laurdenean gozatu egin zuten etxekoek jokaldiak eta saskiratzeak loratuz eta azken emaitza Valladoliden aldeko 61-39koa izan zen.
Fitxa teknikoa:
61- Blancos de Rueda (13+18+10+20): Dumas (2), Van Lacke (8), Diego García (11), Báez (11), Battle (-) -hasierako bostekoa-, Isaac López (6), Barnes (10), Chase (6), Baldo (2), Puyada (3) y Ortega (2).
39- Lagun Aro GBC (8+12+8+11): Uriz (-), Detrick (-), Barbour (2), Hopkins (2), Doblas (2) -hasierako bostekoa-, Ignerski (3), Panko (3), Lorbek (10), Miralles (10) y Rai López (7).