Itxi

Gipuzkoa Basket

Ilumben

Lagun Aro GBC-Granada (84-81): Donostiarren garaipena

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek sufritu egin dute azken minutuetan Granada gainditzeko. Garaipen honekin Gipuzkoa Basketek ACBko bere garaipen recorda lortu du (12rekin).

Donostiarrek garaipena lortu dute etxeko azken partidan nahiz eta azken minutuetan asko sufritu. 12. garaipena lortu dute aurtengo ACB ligan eta beraz, bere garaipen recorda lortu dute Pablo Lasoren mutilek. Xacobeok galdu egin duenez, Lagun Arok mailari eutsi dio.

Partida osoa berdinketaz beterik egon zen bi taldeeak paretsi zirelarik eta Lasoren mutilek Barbourren jaurtiketak behar izan zituzten haien posesioak saskian buktazeko.

Bigarren laurdenean Granadako taldeak saskiraketak sartzen hasi zen eta Aguilar, Hunter eta Steffanson oso ondo ibili ziren erasoan, gipuzkoarren defentsa gaindituz.

Azken laurdenean bi taldeak garaipenaren bila joan ziren erasora eta Lagun Aro 6 tantuko aldeaz joan zen markagailuan (73-67) lau minutu baino gutxiago gelditzen zirenean. Hala ere, andaluziarrak berriz ere partidan sartzea lortu zuten Ingles eta Gutierrezen sakiraketekin. Azken minutuak oso biziak izan ziren, Granadak gainetik jartzea lortu zuen (80-81) baina Ricardo Urizek bi jaurtiketa libre sartu zituen (82-81).

Azkenean, Gianellak baloia galdu zuen eta Lagun Arok kontraerasoa egin zuen Andy Pankok saskiraketa lortuz (84-81).

- Fitxa teknikoa:

84 - Lagun Aro GBC (25+25+19+21): Hopkins (7), Uriz (7), Panko (17) Doblas (17), Barbour (19)- hasierako bostekoa- Detrick (2), Sergio Sánchez (-), Miralles (4), Ignerski (6), Lorbek (-), Vinuesa (5).

81.- Granada (25+23+13+20): Hunter (16), Ingles (4), Gianela (13), Aguilar (14), Hendrix (6)- hasierako bostekoa- Gutiérrez (2), Fernández (-), Jasen (-), Rannikko (4), Steffanson (22), Jazvin (-).