Gipuzkoa Basket
Ilumben
Lagun Aro GBC-Fuenlabrada (80-75): Donostiarren garaipena
Josu Bilbao
Erredakzioa
Lasoren mutilek garaipena lortu dute denboraldiko azken partidan, nahiz eta ia partida osoa atzetik joan diren markagailuan. Barbour eta Uriz erabakiorrak izan dira.
Lagun Arok, denboraldiko azken partidan, garaipena lortu du Fuenlabrada indartsu baten aurka. Donostiarrak atzetik joan dira ia partida osoan baina ederki jokatu ditzute azken minutuak. ACB ligan jokatzen zuen 100. norgehiagokan, Barbour (18 punturekin) eta Uriz (13 puntu eta 21eko balorazioarekin) erabakiorrak izan dira.
Lehen laurdenean, talde donostiarra eroso ibili zen kantxan eta Ricardo Urizek ederki gidatu zuen boskotea, saskiraketak erraz lortuz. Barbour eta Uriz erabakiorrak izan ziren hasierako minutuetan eta donostiarren kapitainaren hiruko baten ondoren etxekoak 18-13 markagailuan jartzea lortu zuten. Lasoren mutilek, aurretik joatea lortu zuten beraz atsedenaldira, 18-16, oraindik despistaturik zegoen Fuenlabrada baten aurka.
Bigarren laurdenean gipuzkoarrak behera etorri ziren eta Batista eta Mnaoildik ez zituzten haien saskiraketak barkatu. Mirallesek 9 puntuko aldea jartzea lortu zuen jaurtiketa batekin (25-16) baina hortik aurrera madrildarrek ederki jokatu zuten eta erasora joan ziren beldurrik gabe. Horrela, atsedenaldira, Fuenlabradak 4 puntuko aldeaz joatea lortu zuen, 35-39. Gipuzkoarrentzat berri txarra Hopkinsen lesioa izan zen, minduta Ilumbe utzi behar izan zuen eta.
Hirugarren laurdenean, Salva Guardia poste altuan sendo ibili da eta madrildarrek 37-41 markagailuan joan ziren. Batistak bere jokoa ezartzen jarraitzen zuen eta Manoildik eta Sandesek haien saskiraketak sartzen jarraitu zituzten, errazegi. Fuenlabradak alde garrantzitsua lortu zuen eta bi taldeak defentsak huts larriak egiten hasi ziren. Hirugarren laurdenaren amaieran gipuzkoarrek markagailuan hurbiltzea lortu zuten eta 52-53 joan ziren azken laurdenera.
Laugarren laurdenean, Lasoren mutilek berriz ere partidan sartzea lortu zuten eta Andy Panko erabakiorra izan zen azken minutuetan, Lagun Aro aurretik jarriz markagailuan 68-66. Mainoldiren hiruko batek itxaropena ematen zien kanpokoei, 73-70, baina Doblasek eta Urizek ez zituzten haien jaurtiketak huts egin eta Guipúzcoa Basketek garaipena lortu zuen, 80-75.
Fitxa teknikoa:
80 - Lagun Aro GBC: Uriz (13), Barbour (18), Ignerski (9), Doblas (11), Panko (9)- hasierako bostekoa- Hopkins (2), Detrick (6), Sergio Sánchez, Miralles (9), Lorbek eta López Vinuesa (3).
75 - Ayuda en Acción Fuenlabrada: Davis (2). Laviña (6), Colóm (6), Burnstein (10), Salva Guardia (9)- hasierako bostekoa- Mainoldi (13), Thomas (3), Batista (16), Muñoz, Cortabarria, Sandes (10) eta Vega.
Markagailua laurdenen arabera: 18-16; 35-39; 52-53; 80-75.