Gipuzkoa Basket
29 urte
Lagun Arok Mohamed Kone afrikarra fitxatu du
Erredakzioa
Pibot honen fitxaketarekin atsedena eman ahal izango die Pablo Lasok David Doblas eta Albert Mirallesi.
Lagun Arok Frantziako nazionalitatea duen Boli Kostako Mohamed Kone pibota fitxatu du.
29 urte ditu eta 2,11 metroko altuera. Orain arte Turkiako Erdemirspor Belediyesi taldean jokatu du. Jokalari honen fitxaketarekin atsedena eman ahal izango die Pablo Lasok David Doblas eta Albert Mirallesi.