Gipuzkoa Basket
Igandean, 18:00etan
Lagun Aro-Cajasol: Denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute
Erredakzioa
Donostiako taldeak Ligako lehen garaipena lortu nahi du Ilunben, Joan Plazak zuzendutako talde andaluziarraren aurka.
Donostiarrek ez dute etxeko ligako lehen partida inoiz irabazi, ACBn daudenetik eta talde andaluziarrak jokatu dituzten azken hiru urteetako partidak irabazi ditu.
Lagun Arok Louis Bullock ederki defenditu beharko du emaitza on bat lortu nahi badu. Horretarako Lasoren mutilak adi egon beharko dira defentsan eta erasoan hobetu behrako dute.