Itxi

Gipuzkoa Basket

Derbia, gipuzkoarrentzat

Lagun Aro GBC-Bilbao Basket, (80-70): Javi Salgadoren mendekua

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketeko joko antolatzaileak garaipenera eraman du bere taldea 19 puntu lortuta. Santutxukoa bikain aritu da bere talde ohiaren aurka.

Donostian jokatu zen ACB Ligako 2010-2011 denboraldiko lehen euskal derbia. Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Bizkaia Bilbao Basket izan ziren protagonista eta garaipena Gipuzkoa Basketek lortu zuen 80-70eko emaitzarekin. Javi Salgado izan zen protagonista bere talde ohiaren aurka. Lagun Aroko joko antolatzaileak 18ko balorazioa eta 19 puntu lortu zituen eta bere taldea garaipenera gidatu zuen.

Partida erritmo biziarekin hasi zen. Bi taldeek beraien jokoa ezarri nahi izan zuten, baina berdintasuna izan zen nagusi. Markagailuan berdinketa batzuk ikusi ahal izan ziren. Adibidez, 10-10ekoa, 12-12koa eta 14-14koa. Laurden honetako azken minutuetan, ordea, Bizkaia nagusitu zen eta bilbotarren aldeko 16-20ko emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean erritmo ez zen moteldu. Ikusgarri ari ziren bi taldeak, baina Lagun Aro nagusi izan zen. 8-2ko partzialarekin aurrea hartu zuten gipuzkoarrek markagailuan (30-24). Etxeko taldea sei puntuko abantailarekin iritsi zen atsedenaldira (33-27).

Atsedenalditik bueltan Lagun Arok jarraitu zuen agintzen. Javi Salgadok nahi bezala zuzendu zuen taldea eta Pablo Lasoren mutilek 10 puntuko abantaila mantendu zuten ia laurden guztian zehar. Laurden honetako azken uneetan Bilbao Basketek errakzioantu egin zuen aldeak pixka bat murriztea lortu zuen. Hirugarren laurdena 61-54ko emaitzarekin bukatu zen.

Azken laurdena ondo maneiatu zuen Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak. Bilbao Basket saiatu zen aldeak murrizten, baina ez zen gipuzkoarren jokoa hobetzeko gai izan. Azkenean, 80-70eko emaitzarekin derbia irabazi zuen Lagun Aro Gipuzkoa Basketek.

Garaipen honekin Lagun&' || 'nbsp;Arok ACB&' || 'nbsp;LIgako goialdeko postuetan jarraitzen du bost garaipenko eta bi porroteko balantzearekin.

Fitxa teknikoa:

80 - Lagun Aro GBC (16+17+28+19): Uriz (2), Panko (14), Baron (13), Doblas (17), Miralles (10)- hasierako bostekoa- Tskitishvili (2), Salgado (19), Kone, Sanchez, Lorbek (3), Lasa.

70 - Bizkaia Bilbao Basket (20+7+17+26): Jackson (12), Warren, Mumbru (7), Banic (12) Mavroeidis (8)- hasierako bostekoa- Vasileidis (3), Blums (20), Javi Rodriguez, Paco Vazquez, Hervelle (8).

Markagailua laurden bakoitzean: 16-20; 33-27; 61-54; 80-70.