Gipuzkoa Basket
17. jardunaldia
Lagun Aro-Regal Bartzelona (75-78): Oso gutxigatik
Erredakzioa
Baronek partida berdintzeko aukera izan du azken segundoan, baina haren hirukoak hirutan ukitu du saskia eta ez da sartu. Partida ona jokatu dute Lasoren gizonek.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ezin izan du Regal Bartzelona mendean hartu partida ona jokatu duen arren. Luzapena behartzeko aukera izan dute etxekoek.
Oso ondo jokatu dute gipuzkoarrek lehen zatian. Lotsarik gabe aurre egin dio Gipuzkoa Basketek ACBko liderrari eta ondorioa ezin hobea izan da. Atsedenaldian 36-34 ziren nagusi eta Andy Pankok 14 puntu zeramatzan.
Hirugarren zatian "berotu" egin da partida. Barça nahi eta ezinean zebilen, baina hirugarren laurdenean lau puntuko errenta lortu du (56-60). Xavi Pascualenek azken laurdenean irabazi dute norgehiagoka partzial erabakigarri bati esker.
Baronek partida berdintzeko aukera izan du azken segundoan, baina haren hirukoak hirutan ukitu du saskia eta ez da sartu. Navarro izan da partidako saskiratzaile onena 22 puntu lortuta.
Fitxa teknikoa:
75.- Lagun Aro GBC: Uriz (6), Panko (19), Miralles (3), Doblas (13), Baron (8)-hasierako bostekoa- Lasa, Kone (6), Alfonso Sanchez (8), Lorbek (3), Salgado (9).
78.- Regal Bartzelona: Rubio (4), Navarro (22), Perovic (9), Vazquez (12), Anderson (15)- hasierako bostekoa- Sada (6), Lakovic, Morris (6), Boniface (4), Grimau, Ingles.