Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketa

Sekulic fitxatu du Delteco GBC taldeak

Erredakzioa

Blagota Sekulicek pibot postuan jokatzen du, 2,10 metroko altuera du, eta 36 urte ditu. Montakit Fuenlabradatik iritsi da Gipuzkoa Basketera.

  • Blagota Sekulic. Argazkia: Delteco GBC

    Blagota Sekulic. Argazkia: Delteco GBC

Delteco GBC taldeak Blagota Sekulic fitxatu du 2018-2019 denboraldirako. Montakit Fuenlabrada taldetik dator, pibot postuan jokatzen du, 2,10 metro neurtzen ditu, eta 36 urte dauzka.

Sekulicek esperientzia handia du Endesa Ligan, Real Madril, UCAM Murtzia, Iberostar Tenerife eta Montakit Fuenlabrada taldeetan jokatu baitu. Azken bi denboraldiak eman ditu Fuenlabradako taldean eta 20 partida jokatu zituen, batezbeste 6,8 puntu, 4,5 errebote, 7,9 puntuko balorazioa eta 20 minutu jokatu zituen. 2017-2018 denboraldiaren azken txanpa galdu zuen, lesionatuta egon zelako.

Sekulicek asko lagunduko dio Gipuzkoa Basketi defentsako zein erasoko lanean.