Itxi

Gipuzkoa Basket

84-74

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Manresaren aurka

eitb.eus

Delteco GBC taldeak 84-74ko emaitzarekin galdu du Baxi Manresaren aurka jokatu duen partida, eta ez da gai izan salbazioa lortzeko aurrerapausoa emateko.

  • Nevels eta Toolson. Argazkia: EFE

    Nevels eta Toolson, Manresa - GBC partidan. Argazkia: EFE

Delteco GBC taldeak porrota jaso du Baxi Manresaren aurka (84-74) jokatu duen Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan. Partida hau galtzeak ez dio uzten talde gipuzkoarrari aurrerapausoa ematen salbazioa lortzeko.

Hasiera ona eman dio Delteco GBC taldeak neurketari, 0 eta 4ko partziala lortuta. Ondoren, sei puntuko aldea ere eskuratu du (5-11), baina lehen laurdenaren erdialdetik aurrera, etxeko taldea hobeto jokatzen hasi eta partida estutu egin da (13-14). Hiru puntu atzetik heldu da Gipuzkoa Basket lehen laurdeneko azken 24 segundoetara, baina Corbachok sartutako hiruko batekin, lehia berdindu du (20-20) GBCk.

Bigarren laurdenari ere ondo ekin dio Gipuzkoa Basketek, bost puntuko errenta eskuratuta (20-25 eta 22-27), baina partidako 15. minuturako, aurrea hartu du Baxi Manresak (36-29). Manresa nagusi izan da atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan, eta bederatzi puntuko abantaila eskuratu du (44-35).

Atsedenaldiaren ostean, Baxi Manresa izan da jaun eta jabe kantxan. Gipuzkoa Basket galduta ibili da, eta 13 punturainoko abantaila hartu du etxeko taldeak (50-37). Esnatu beharra zeukan Delteco GBCk, eta esnatzea lortu du. Pixkanaka, desabantaila murrizten hasi dira, baita lau puntura gerturatu ere (54-59). Ondoren, ordea, talde gipuzkoarrak oso gaizki jokatu ditu hirugarren laurdeneko azken minutuak, eta maldan gora jarri zaio partida (64-50).

Azken laurdenean, GBCk ez du aukerarik izan emaitza estutzeko eta Baxi Manresaren garaipena kolokan jartzeko. Amaierarako sei minu7tu falta zirenean, Delteco GBCk 16 puntuko desabantaila izan du (74-58), eta neurketa erabakita geratu da. Azken txanpan, emaitza pixka bat txukundu du Delteco GBCk, baina porrota jaso du (84-74).

Fitxa teknikoa:

84. BAXI MANRESA (20+24+20+20): Lundberg (9), Toolson (14), Tomas (12), Zubcic (6), Lalanne (16) -hasierako taldea- Sakho (2), Muñoz (13), Murphy (3), Jou (14), Sima (-) eta Orrit (2).

74. DELTECO GBC (20+15+15+24): Perez (5), Nevels (5), Salvo (4), Bobrov (17), Burjanadze (9), -hasierako taldea-, Sekulic (14), Van Lacke (-), Zeisloft (10), Rebec (2), Barro (2) eta Corbacho (6).

Epaileak: Hierrezuelo, Castillo eta Merino. Kanporaturik gabe.