Itxi

Gipuzkoa Basket

Larunbatean, 20:00etan

Lagun Aro-Unicaja: Bolada txarra ahaztu behar dute

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek Unicaja talde andaluziarra hartuko dute etxean. Malagakoak behetik gora datoz sailkapenean eta donostiarrek garaipena lortzeko guztia eman beharko dute kantxan.

Azken sei partidak galdu egin ditu Lagun Aro GBC taldeak eta denboraldia ahalik eta posizio onenean bukatzeko ahalegin handi egin beharko du. Asteburu honetan aurkaria Unicaja izango da. Talde berdea une gozoa etorriko da San Sebastian Arena kantxara, taulan gora egiteko helburuarekin.

Gipuzkoako taldea behera etorri da azken jardunaldietan, ACB Liga sentzazio honekin hasi eta gero. Norabidea berreskuratzeko Lasoren mutilek etxean jokatuko dituzten norgehiagokak eskuratu beharko dituzte. Horretarako hiru jokalari erabakigarrien lana ezinbestekoa izango da (Jimmy Baron, Andy Panko eta David Doblas). 9 garaipen eta 19 porrot dituzte gipuzkoarrek eta playoffetan sartzeko aukera galdu dituzte. Hori dela eta Lagun Arok datorren urtera begiratzen hasi beharko du.