Itxi

Gipuzkoa Basket

88-71

Bartzelonaren aurka galduta, azken jardunaldia erabakigarria izango da GBCentzat

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde gipuzkoarrak porrota jaso du Bartzelonaren aurka 88-71 galduta. Beraz, datorren igandean Madrilen aurkako azken jardunaldiko neurketa erabakigarria izango da maila mantendu ahal izateko.

  • Bartzelona 88-Gipuzkoa Basket 71.

    Bartzelonako eta Gipuzkoa Basket jokalariak (88-71).

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Bartzelonaren aurka, zeinak 1.500 garaipen erdietsi dituen Ligaren historian zehar. Azkenik, 88-71ko aldearekin gailendu zaie gipuzkoarrei. Hortaz, azken jardunaldia erabakigarria izango da Gipuzkoa Basketentzat, maila mantendu ahal izateko.

Sergio Valdeolmillosek presio puntu bat sentitu izan da partidan zehar, maila jokoan baitute. Gainera, Bartzelonaren aurka jokatzea, zeina bere hirugarren postua hobetzeko aukerak baliatzen ari den, ez da lan erreza ez.

Hala ere, 2-5eko hasierak Svetislav Pesicen taldea estualdi betean jartzea ekarri du, eta hori bideratzeko asmoarekin, entrenatzaileak denbora eskatu du jokalariei intentsitatea eskatuz. Ondoren, Valdeolmillosen izan da denbora eskatu behar izan duena, jokalariek sei baloi jarraian galdu ostean.

Bartzelonak aldea handitu du bigarren zatian, eta Kyle Kuricen hiruko batekin eta Roland Smitsen bi hirukorekin, 31-16ko aldea gailendu da 14.minutuan. Deltecok errekazionatu nahi izan du, baina Kevin Seraphinen sarrerak, Kuricen beste hiruko batek eta Pierre Oriolaren saskiratzeak alde handia ezarri du 18. minutuan (39-22).

Gipuzkoarrek, ordea, alde hori gutxitu dute eta ondo eutsi diote aurkariari, Dani Perezek hirukoarekin, hala ere, Bartzelonak joko gehiago erakutsi du eta erritmoa azkartu du laurdena 64-48 bukatuz.

Gipuzkoa Basketek adorea erakutsi du Burjanadzeren, Zeisloften eta Rebecen hirukoekin. Tamalez, Adam Hangak saskiratutako hirukoarekin bolada ona gelditzeko bereak eta bi egin ditu Pesicen taldeak (76-66, 38.m).

Gainera, Thomas Heurtelek taldea indartu eta erritmoa bizitu du Bartzelonaren aldea handitu, eta azkenik, gipuzkoarrei nagusitasunez gailenduz (88-71).  

Azken jardunaldia erabakigarria izango da Gipuzkoa Basketentzat zeinak bere esku duen guztia eman beharko du Madrilen aurka etxean eta gainontzekoek egiten dutenaren adi egon beharko du gainera. Dena jokoan da, beraz.

Fitxa teknikoa:

88 - Bartzelona (18+24+22+24): Pangos (3), Ribas (6), Claver (2), Singleton (4), Pustovyi (8) -lehen bostekoa-, Oriola (4), Hanga (11), Smits (12), Kuric (10), Heurtel (22) eta Seraphin (6).

71 - Delteco Gipuzkoa Basket (11+16+21+23): Dani Perez (8), Nevels (11), Zeisloft (11), Brobov (11), Sekulic (0) - lehen bostekoa - Rebec (8), Barro (2), Burjanadze (16), Van Lacke (-), Corbacho (3) eta Salvo (1).

Epaileak: Cortes, Caballero eta Zamorano. Kanporaturik gabe.