Gipuzkoa Basket
Illumbe
Lagun Aro GBC-CB Granada (75-64): Lasaitasun osoa
Erredakzioa
Talde donostiarrak salbazioa eman dion garaipena lortu du talde andaluziarraren aurka, historia handirik izan ez duen neurketan.
Lagun&' || 'nbsp;Aro GBC&' || 'nbsp;talde donostiarrak garaipena lortu du Grandaren aurka&' || 'nbsp;(75-64) eta behin-betiko lasaitasuna eman dion emaitza eskuratu du, datorren urtean&' || 'nbsp;ACB&' || 'nbsp;ligan jarraitzea bermatuko diona.&' || 'nbsp;
Partida oso orekatua izan da hasiera. Horrek lasaitasuna eman die etxeko zaleei, denboraldi honetan askotan gelditu baitira aukerarik gabe partida hasiera kaskar bategatik.
Panko, ohi bezala, eta Doblas, aspaldiko partez, onenak izan dira hasierako minutuetan etxekoen aldetik. Bisitariek, Paulo Prestes pibot brasildarraren lanari esker eutsi diote neurketari.
Markagailuak 21-17koa erakutsi du lehenengo hamar minutuen amaieran. Emaitzak bisitariei itxaropena eman die, nahiz eta azken partidetan bikain aritutako Gianella antolatzailea, negargarri aritu den.
Donostiarrek defentsa estutu dute eta Panko eta Baronen esku onari esker 15 puntuetara zabaldu dute errenta atsedenaldiaren atarian. Hortxe bertan amaitu da andaluziarren erresistentzia. Segurarenak ezin izan dira markagailuan gerturatu eta oztopo handirik ez diote jarri Lagun Aroren garaipenari.
Fitxa teknikoa:
75.- Lagun Aro GBC: Salgado (4), Lorbek (13), Panko (9), Miralles (13), Doblas (11) –hasierako bostekoa- Freimanis (2), Uriz, Kone (9), Baron (14), Lasa.
64.- Baloncesto Granada: Freire (9), Prestes (8), Karl (9), Gianella (2), Fernández (12) - hasierako bostekoa - Guerra (2), Samb (4), Hernández, César Lima (6), Stefansson (12).