Gipuzkoa Basket
Ilunben
Lagun Aro-CAI Zaragoza (84-71): Zaleei eskeinitako garaipena
Erredakzioa
Pablo Lasoren mutilek Aragoiko taldea gainditu dute, etxean jokatu duten denboraldiko azken norgehiagokan.
Donostiarrek markagailuan atzetik hasi dute norgehiagoka (17-19 lehenengo laurdenaren bukaeran), baina atsedenaldira 8 puntuko aldearekin joaten lortu dute saskiraketa erabakigarriak lortuz (43-35). Salgadok, Mirallesek eta Baronek lan bikaina egin dute erasoan eta hirugarren laurdenaren bukaerarako, etxeko taldeak abantaila erosoa lortu du (64-52).
Quinterosek eta Adam Chubbek lan ona egin dute erasoan Aragoiko taldearentzat, baina Pablo Lasoren mutilak sendo mantendu dira defentsan, 84-71ko azken emaitza lortuz.
Fitxa teknikoa:
84.- Lagun Aro GBC: Salgado (10), Baron (21), Panko (9), Miralles (10), Doblas (3)- hasierako taldea- Kone (12), Freimanis (5), Uriz (6), Lasa (8), Lorbek.
71.- CAI Zaragoza: Quinteros (15), Chubb (10), Cabezas, Barlow (5), Hettsheimeir (7)- hasierako taldea- Van Rossom, Phillip (11), Jorge Cano, Miso (14), Toppert (9), Riera.