Gipuzkoa Basket
Ricardo Urizen ordez
Javi Salgado, Lagun Aro GBCko kapitaina
Erredakzioa
Taldeko buru izatea ez da berria Salgadorentzat, Santutxuko antolatzailea Bilbao Basket taldeko kapitain ere izan baitzen han eman zituen hamar urteko etapan
-
Javi Salgadoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Javi Salgado antolatzaile bilbotarra izango da Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeko kapitain berria 2011-2012 denboraldian, talde donostiarrak gaur baieztatu duenez.
Salgadok Blancos de Rueda Valladolid taldera joan den Ricardo Uriz ordezkatuko du. 31 urteko jokalari bilbotarra aurreko denboraldiko taldeko jokalari garrantzitsuenetakoa izan zen. Liga erregularreko 34 partiduetan aritu zen (20 titular bezala), hirukoetan %36ko, bikoetan %41eko eta jaurtiketa libreetan %85eko batez bestekoak lortuz. Gainera, 146 asistentzia eman eta 74 errebote jaso zituen.
Taldeko buru izatea ez da berria Salgadorentzat, Santutxuko antolatzailea Bilbao Basket taldeko kapitain ere izan baitzen han eman zituen hamar urteko etapan (bat LEB2an, bi LEB1ean eta zazpi ACB Ligan).
2011-2012 denboraldia bigarrena izango da Javi Salgadorentzat Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldean. Aurten Sito Alonso izango da
gipuzkoarren entrenatzailea, Real Madrilera joan den Pablo Lasoren ordez.