Gipuzkoa Basket
Liga Endesa martxan
Lagun Arok errespetuz hartuko du Blu:Sens igo berria
ERREDAKZIOA
Sito Alonso sei jokalari berrirekin estreinatuko da Donostian. Horien artean Sergi Vidal nabarmentzen du entrenatzaileak, jokoan kalitatea eta helburu handiagoengatik borrokatzeko.
-
Salgado iazko denboraldian. Argazkia: EFE.
Lagun Aro Gipukoa Basket ACB Ligako lehen neurketan Blu:Sens igo berria hartuko du Donostian, eta errespetuarekin hartu ere, nahiz eta igo berria izan.
Denboraldi honetarako hasierako bi erronka ditu taldeak. Alde batetik, ACB Ligan orain arte lortu ez duena eskuratzea izango da, hau da, denboraldiko lehen neurketa irabaztea. Beste alde batetik, Obradoiro taldeari gailentzea du helburutzat Sito Alonsoren taldeak, orain arte ezin izan baitu talde galiziarra irabazterik lortu.
Horretarako, donostiarrak Andy Panko hegal-pibota izango dute erreferentzia nagusitzat, denboraldi-aurrean zenbaki dotoreak egin eta gero. Baina bestalde, ez da ahaztu behar gipuzkoarrek azken astean itxi dutela plantilla eta horrek Real Madriletik etorritako Adeleke eta Andy Betts oraindik sasoian ez egotea ekar dezake. Oraindik ez daude taldeko jokoan erabat sartuta eta lehen jardunaldietan beraien onena ematea kostatuko zaie.