Gipuzkoa Basket
LEHEN JARDUNALDIA
Lagun Aro - Obradoiro (68-71): Ezinean aritu dira gipuzkoarrak
ERREDAKZIOA
Donostiarrek denboraldia irabaziz eta orain arte garaitzerik lortu ez duten Obradoiro mendean hartzea zuten helburu, baina ezin izan da izan.
-
Panko errebotearen bila. Argazkia: EFE.
Lagun Arok nortasun berria neurketaren lehen hiru minututan bakarrik erakutsi du eta ondoren norgehiagoka aldats gora jarri zaie. Panko 18 punturekin eta Sergio Vidal 15 punturekin izan dira finen aritu diren jokalariak.
Lehenengo laurdenetik entrenatzaileek deboraldi-aurrean praktikatutako planteamenduak erakusteko aukera izan dute. Sito Alonsok jokalari guztiak jarri ditu lanean, denei minutuak eskainiz eta jokalariek emaitza honekin erantzun dute. Hasieratik jokalariak jokoan sartuta egon dira eta saskiratzeak egin dituzte. Neurketa hasi berritan Sergi Vidalek hirukoa egin du gipuzkoarrentzat eta Lagun Aro nagusi izan da markagailuan aurretik kokatuz. Laurden bukaera 18 eta 14 bukatu da gipuzkoarren alde.
Bigarren laurdenean berriz Obradoiroren erantzuna etorri da eta markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Hirukoak egin eta lau puntuko errenta ateratzea lortu dute birritan. Sitorenak berdinketa lortu arren Blu:sensek ihes egin du berriro. Erritmoa galdu dute gipuzkoarrek eta entrenatzaileak ez du boskote eraginkorrik lortu. Hala ere, Sitok ez du aldea handitzerik nahi izan eta taldeari seriotasuna eskatu dio jokoa berriro ere kontrolatzeko. Baina ez dute makragailuari buelta ematea lortu (34-37).
Atsedenaldiaren ondoren Obradoiro indar berrituta sartu da kantxara eta laugarren laurdena hasi berritan 0-7ko partziala egin du. Galiziarrek aldea mantentzea lortu dute eta piboten ahuleziaz baliatu dira. Lagun Arori baloirik gabe jokatzen kostatu zaio eta baloiak bata bestearen atzetik galdu dituzte. Blus:Sensek hirukoak sartzerakoan egindako hutsek saihestu dute aldea handiagoa izatea, 16 puntuko aldearekin heldu dira azken laurdenera (46-62).
Defentsan trakets aritu dira Lagun Arokoak eta errebote andana galdu dituzte. Baron eta Salgadoren hirukoek gipuzkorrak jokoan sartu ditu. Sito Alonsoren mutilak norgehiagokari buelta eman zezaketela sinetsi dute. Hasierako minutua dotoreak berreskuratu nahian neurketan kantxaratutako lehen bostekoa atera du Sitok eta minutu gutxiz izan bada ere markagailuari buelta emateko aukerak izan dituzte. Azkenen laurdenean egindako 22 puntuak ez dira nahikoa izan eta neurketa 68-71 bukatu da galiziarren alde.
68 - Lagun Aro GBC (18+16+12+22): Salgado (11), Baron (8), Panko (18), Vidal (15), Doblas (4) -cinco inicial- Adeleke (6), Betts, Papamakarios (0), Neto (4), Lasa, Lorant (2).
71- Blu:Sens (16+21+25+9): Ere (18), Palacio (2), Washington (7), Kendall (5), Lasme (10) -cinco inicial- Hopkins (2), Rodríguez, Cabanas, Bulfoni (3), Oriol (12), Nguema (2), Corbacho (10).