Gipuzkoa Basket
Igandea, 18:00etan
Lagun Aro-Unicaja: Denboraldiko lehen garaipena helburu
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak liga hasiera kaskarra egin du, baina burua altxatu beharra dauka etxean hitzordu garrantzitsua du eta.
-
Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE
Lagun Arok eta Unicajak hirugarren jardunaldiko lehen partida jokatuko dute larunbat honetan, 18:00etatik aurrera. Sito Alonsoren taldeak denboraldiko bere lehen garaipena izango du helburu. Unicajak, ordea, hirugarrena.
Orain arte jokatutako bi partidak galdu egin ditu talde gipuzkoarrak, jaitsiera saihesteko aurkari zuzeneak diren bi talderen kontra gainera: Obradoiro eta Blancos Rueda Valladolid. Baina burua altxatu beharra dauka GBCk, etxean hitzordu garrantzitsua baitauka.