Itxi

Gipuzkoa Basket

80-61

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Estudiantesen aurka

Erredakzioa

Acunsa GBCk 80-61eko emaitzarekin galdu du Madrilgo taldearen kontra jokatu duen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiko partida.

1:03
Gipuzkoa Basket, ezinean Madrilen

Acunsa GBC taldeak porrota jaso du Movistar Estudiantesen aurka (80-61) jokatu duen Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan. Talde gipuzkoarrak nahiko ondo jokatu ditu lehen hiru laurdenak, baina ezinean ibili da amaierakoan.

Parekatua izan da neurketaren hasiera, Acunsa GBC aurkaria baino pixka bat gehiago izan delarik. Hala ere, talde gipuzkoarrari kosta egin zaio abantaila hartzea, baina laurdenaren erdialdean lortu du zuloa irekitzea (9-15). Nagusi izan da Gipuzkoa Basket lehen laurdenaren azken txanpan eta 5 puntuko abantaila erdietsi du (13-18) lehen hamar minutuen amaieran.

Bigarren laurdenari hasiera bikaina eman dio Estudiantesek eta neurketa berdintzea lortu du (18-18). Ondoren, bost puntuko abantaila lortu du Gipuzkoa Basketek (18-23), baina Madrilgo taldea bi puntura gerturatu da laurdena bukatzeko minutu bakarra falta zenean (25-27). Hala ere, Acunsa GBC hiru puntuko errentarekin (27-30) iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean Estudiantesek neurketa berdindu du (31-31), jarraian aurrea hartu du Acunsa GBCk (31-34) eta hirugarren laurdenaren erdialdean puntu bat goitik kokatu da etxeko taldea (41-40). Laurden honen azken txanpan Estudiantes nagusi izan da, Gipuzkoa Basket ezinean ibili da, eta Donostiako taldea 7 puntuko desabantailarekin heldu da azken laurdenera (56-49).

Nicolak zuzentzen duen taldeak beherakada izan du amaierako hamar minutuetan. Ezinean ibili da Gipuzkoa Basket eta Estudiantesek eroso jokatu du. Madrilgo taldeak 19 puntuko abantailarekin lortu du garaipena (80-61).

Fitxa teknikoa:

80 - Movistar Estudiantes (13+14+29+24): Robertson (12), Gentile (30), Avramovic (4), Brown (12), Delgado (6) -hasierako taldea-, Vicedo (-), Arteaga (13), Cvetkovic (3), Giedraitis (-), Sola (-).

61 - Acunsa GBC (18+12+19+12): Faggiano (4), Francis (6), Tomas (8), Magarity (2), Echenique (20) -hasierako taldea- Dee (-), Okouo (6), Span (5), Radoncic (10), Oroz (-).

Epaileak: Alberto Baena, Javier Torres eta Emilio Perez. Kanporaturik gabe.