Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Lagun Aro-Assignia Manresa (88-82): Garrantzi handiko garaipena
Erredakzioa
Gipuzkoako taldeak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Kataluniako taldea Ilunben gaindituta. Andy Panko (18 puntu) eta Baron (21 puntu) izan dira saskiratzaile nagusiak.
-
Lagun Aro-Assignia Manresa (88-82). Argazkia: EFE
Lagun Arok denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du. Gipuzkoako taldeak 88-82 gainditu du Assignia Manresa Ilunben Andy Pankok eta Jimmy Baronek lortutako puntuei esker. Estatubatuarrek ederki gidatu dute taldea erasoan eta Kataluniako taldeak ezin izan du erantzuna eman.
Aurreneko laurdenean Sito Alonsoren mutilak gaizki egon dira defentsan eta Asselinek 5-11koa jarri du markagailuan Manresako taldearentzat. Justin Doellmanek puntu garrantzitsuak lortu dite Assigniarentzat, baina Javi Salgadoren gidaritzapean 15-17 azpitik jarri da Lagun Aro. Montañezek 17-21ekoa jarri du lehenengo laurdenean.
Bigarren laurdenean gipuzkoarrek gehiago sakatu dute erasoan eta Adelekek puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Lorantek markagailuan goitik jarri du Donostiako taldea (29-27) eta Pankoren eta Baronen saskiraketei esker aurretik mantendu dira Alonsoren mutilak atsedenaldira arte (43-39).
Hirugarren laurdenean Doellman ederki gelditu du Lagun Arok defentsan eta Andy Pankoren puntuei esker 62-53 jarri dira markagailuan Sito Alonsoren mutilak. 11 puntuko aldea lortu du Donostiako taldeak (65-54), baina Acharak 65-58koa jarri du atsedenaldia baino lehen.
Gipuzkoa Basketek arazorik gabe kontrolatu du markagailua azkenengo laurdenean eta Jimmy Baronek puntuak jarri ditu Ilunben. Hala ere, Gladyrrek 4 puntura jarri du Manresa minutu baten faltan (84-80). Javi Salgadok gidatu du taldea azkenengo minutuan eta bilbotarrak azken 88-82koa jarri du.
Ficha técnica.
88.- Lagun Aro GBC (17+26+22+23): Neto (2), Papamakarios (7),
Sergi Vidal (7), Panko (18), Doblas (3)- cinco inicial- Baron (21),
Salgado (10), Lorant (6), Adeleke (13), Betts (1).
82.- Assignia Manresa (21+18+19+24): Javi Rodríguez (7), Asselin
(14), Gladyr (10), Doellman (13), Hanga (4)- cinco inicial- Palsson,
Montañez (6), Achara (6), Alex Hernández (2), Downs (18), Oriola
(2).