Gipuzkoa Basket
Ilunben
Lagun Aro-Lucentum (68-71): Gipuzkoarren porrota
Erredakzioa
Azkenengo laurdeneko azkenengo bi minutuetan Singlerrek lortutako puntuei esker lortu du Txus Vidorretaren taldeak garaipena. Donostiako taldeak gaizki jokatu ditu azken minutuak.
-
Lagun Aro. Argazkia: EFE
Donostiako taldeak hasierako 0-6koa irauli behar izan du lehenengo laurdeneko aurreneko minutuetan Pankoren gidaritzapean. Sito Alonsoren taldea goitik jarri da eta Txus Vidorretaren mutilek hutsegite argiak egin dituzte erasoan. Adelekek puntu garrantzitsuak eskuratu dite taula azpian eta lehenengo laurdena 15-10ekoarekin bukatu da.
Jimmy Baronek 18-10ekoa jarri du markagailuan bigarren laurdenean, baina Kyle Singlerrek puntu erabakigarriak lortu ditu Alacanteko taldearentzat. Gipuzkoako taldea bikaina aritu da hiruko marratik eta Salgadoren gidaritzapean 30-20 jarri da. Hala ere Lucentumek erasoan asko sakatu egin du eta Rafa Freireren puntuei esker atsedenaldira markagailuan goitik joan dira Vidorretaren gizonak (35-36).
Hirugarren laurdenean Lucentumek abantaila mantendu du markagailuan barneko jokalariek lortutako puntuei esker, baina Netok 47-46koa jartzea lortu du. Andy Pankok ederki gidatu du Lagun Aroren erasoa eta Sito Alonsoren mutilek 55-53 bukatu dute hirugarren laurdena.
Akzenengo laurdenean Ivanovek eta Singlerrek berriz ere Lucentum markagailuan goitik jarri dute eta Gipuzkoa Basket azpitik, gertu mantendu da. Hala ere, Doblasek eta Vidalek 68-65ekoa lortu dute partzial ikusgarri bati esker amaierarako bi minutura. Norgehiagokako azkenengo segundoetan Gipuzkoako taldeak ez du maila eman eta Lucentumek erabakita utzi du partida.
- Fitxa teknikoa:
68 - Lagun Aro GBC (15+20+20+13): Baron (10), Doblas (9), Vidal (12), Neto (3), Panko (18) -hasierako bostekoa-, Papamakario, Lasa, Salgado (9), Olaizola, Motos, Adeleke (7), Betts.
71 - Lucemtun Alicante (10+26+17+18): Llompart (11), Dewar (9), Singler (22), Barnes (2), Ivanov (12) -hasierako bostekoa-, Freire (11), Jodar, Urtasun, Stojic, Kone (2), Ellis (2)