Itxi

Gipuzkoa Basket

Larunbatean 20:00etan

Lagun Aro-Fuenlabrada: Panko eta Baron dira gakoak

Erredakzioa

Donostiako taldeko jokalari estatubatuarren bolada ona aprobetxatu behar dute Sito Alonsoren mutilek. Madrileko taldea CAI Zaragozaren aurka luzapenean galdu eta gero helduko da Ilunbera.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Sito Alonsoren taldeak Badalonan lortutako garaipenari jarraipena emateko aukera bikaina du. Fuenlabrada gainditzeko, Pankoren eta Baronen sasoi ona aprobetxatu beharko du Lagun Arok. Estatubatuarren saskiraketak ezinbestekoak izango dira Ilunben eta taldea gidatzeko ardura hartu beharko dute.

Aurrean, Gustavo Ayon pibot mexikarra izango dute Lagun Aroko jokalariek. Ayonek ACBko gizon garaienetatik arriskutsuenetarikoa dela argi utzi du eta Donostiako taldeak defentsan gelditu beharko du garaipena eskuratzeko.

Fuenlabradak CAI Zaragozaren aurka luzapen denboran galdu eta gero jokatuko du Gipuzkoa Basketen aurka. Madrileko taldea minduta etorriko da Ilunbera, bolada onari agur esan baitzion Aragoiko taldearen aurkako porrotan. Hala ere, Sito Alonsoren mutilek zaleen laguntza izango dute eta sailkapenean aurrerapausoak ematen jarraitzeko ilusioarekin jokatuko dute.