Publizitatea
Itxi

2021/05/10

13:21

Gipuzkoa Basket

ENDESA LIGA

GBCk partida guztiak irabazi behar ditu hamar urtean bosgarrenez jaitsi nahi ez badu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Donostiarrek Ligako azken hiru partidak irabazi beharko dituzte, eta, gainera, Estudiantes taldearen porrotaren zain egon.

  • Manresa-GBC partidaren irudia

    Manresa-GBC partidaren irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manresaren aurkako porrotak Urrezko LEB ligara bidali du ia Acunsa Gipuzkoa Basket, eta Baskonia, Unicaja eta Andorra garaitu beharko ditu, jaitsi nahi ez badu. Gainera, Estudiantes taldearen porrotaren emaitzen zain egon beharko du, hamar denboralditan bosgarren jaitsiera saihesteko.

Donostiarrak ACBtik kanpo daude birtualki, bi hilabete erabakigarrietan emaitza txarrak izan ondoren; izan ere, hamar partidatan bi garaipen baino ez dituzte lortu, eta joko txarra egin dute partida gehienetan.

Orain, Xabi Oroz kapitaina lesionatu ondoren (Jaime Echenique pibot kolonbiarraren bajari gehitu behar), jokatzeko moduan dituzten jokalariekin egin beharko diete aurre egutegiaren azken astinduei. GBC ostegunean jaitsiko da, Baskoniaren aurka galduz gero.

Matematikoki, Donostiako taldeak badu ez jaisteko aukerarik, baina, batetik, GBCk jokateko falta dituen hiru partidak irabazi behar ditu, eta Estudiantes taldeak galdu egin behar du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;