Gipuzkoa Basket
13. jardunaldia
Kanaria Handia-Lagun Aro (45-78): GBCren partida handia
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak erosotasun handiz gainditu du aurkaria eta garrantzi handiko garaipena eskuratu du. Panko izan da saskiratzaile nagusia 23 punturekin.
-
Lagun Aro-Kanaria Handia. Argazkia: EFE
Garrantzi handiko garaipena eskuratu du Lagun Arok Kanaria Handiaren aurka (45-79). Hirukoak izan dira garaipenaren gakoa.
Bikaina izan da Sito Alonsoren taldeak egindako lehen laurdena (11-26). Aipatzekoa da Javi Salgadok ez duela hiruko marratik huts egin, lautik lau lortu ditu.
15 minututan 40 puntu egin ditu GBCk, benetan ikusgarria eta Kanaria Handia erabat "lo" zegoen. Atsedenaldian, 22-46.
Talde gipuzkoarrak erritmoari eutsi dio eta puntuen "jaia"rekin jarraitu du. Doblas eta Vidal, erabakigarri. Dena ondo egin dute gipuzkoarrek eta merezitako garaipena erdietsi dute. Aukera eman dio Alonsok Lander Lasari. Andy Panko izan da saskiratzaile nagusia 23 punturekin.
Fitxa teknikoa:
45. Kanaria Handia 2014 (11+11+13+10): Bellas (4), Haynes (3), Nelson (3), Beiran (-), Savane (9) -hasierako bostekoa-, Green (2), Bramos (4), Palacios (2), Tucker (9) eta Rey (9).
78. Lagun Aro GBC (26+20+26+6): Papamakarios (6), Panko (23), Vidal (10), Salgado (12) eta Betts (6) -hasierako bostekoa-, Neto (3), Lasa (-), Doblas (9) eta Baron (9).