Itxi

Gipuzkoa Basket

Zortzi puntugatik (80-88)

Lagun Arok play-off postuetan jarraitzen du Blusensi irabazita

Erredakzioa

Sergi Vidalek partida bikaina burutu du galiziarren aurka eta taldea garaipeneraino eraman du. Donostian aurkari zuzentzta jotzen duten Obradoiro.

  • Lagun Arok 80-88 irabazi dio Blusens Mombusi Galizian. Argazkia: EFE

    Lagun Arok 80-88 irabazi dio Blusens Mombusi Galizian. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

80-Blusens Monbus (21+16+18+25): Milt Palacio (3), Deron Washington (3), Ebi Ere (4), Bernard Hopkins (7), Stephane Lasme (26) -hasierako bostekoa-, Andres Rodriguez (10), Javier Bulfoni (13), Levon Kendall (5), Oriol Junyent (-), Richard Nguema (-) y Alberto Corbacho (9).

88-Lagun Aro GBC (18+23+23+24): Raulzinho Neto (13), Emmanouli Papamakarios (2), Sergio Vidal (22), Andy Panko (19) eta Andrew Betts (7) -hasierako bostekoa-, Lander Lasa (-), David Doblas (10), Javi Salgado (9), Jimmy Baron (2), Andy Ogide (4) eta Peter Lorant (-).

Play-off postuetan mantentzea bermatzen duen garaipena lortu zuen Lagun Aro GBCk Santiago de Compostelan Blusens Monbus taldeari 80-88 irabazita. Sergi Vidalek gidatu zuen taldea garaipenera. Donostian maila mantentzeko aurkari zuzentzat jotzen dute Obradoiro nahiz eta GBC sailkapenaren goialdean dagoen gaur egun.

Partida nahiko berdindua izan zen lehen txanpan. Hasierako hamar minutuetan etxeko taldea nagusitru zen (21-18), baina Salgadoren gidaritzapean abantaila hartu zuen Lagun Arok atsedenaldira iristean (37-41).

Atsedenalditik bueltan Sergi Vidalen erakustaldia etorri zen eta horrek laurdenaren amaieran bederatzi puntuko aldea lortzeko balio izan zion Lagun Arori (55-64). Azken laurdenean, abantaila mantentzeko gai izan ziren Sito Alonsoren mutilak eta partida irabazi zuten (80-88).