Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 18:00etan

Gipuzkoa Basketek Endesa Ligako azken sailkatua hartuko du Ilunben

Erredakzioa

Jaitsiera postuetatik irtetzeko asmoarekin helduko da Blancos de Rueda Valladolid Donostiara. Sito Alonsoren mutilek bolada onarekin jarraitu nahi dute aurrerapusoak ematen jarraitzeko.

  • Andy Panko. Argazkia: EFE

    Andy Panko. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBC taldeak azken hilabeteetan garaipen gehien lortu ditu Endesa Ligan. Donostiako taldeak sailkapeneko azkeneko sailkatua, Blancos de Rueda Valladolid, hartuko du Ilunben.

Valladolideko taldeak entrentatzaile berria du, Roberto Gonzalez, Luis Casimirok agur esan baitio klubari. Jaitsiera postuetatik irtetzeko, ezustekoa izango da Blancos de Rueda taldearen arma nagusia, baina Gipuzkoa Basketek bolada ona aprobetxatu behar du.

Play-offetan sendo mantentzea da Sito Alonsoren taldearen helburua eta Lagun Arok horretarako garaipena beharko du. Gainera, garaipenak animoak emango dizkio Gipuzkoako taldeari aurrenekoz Errege Kopa jokatzeko.