Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean 18:00etan

Sito Alonsok 'markagailu altu' baten alde egin du Madril gainditzeko

Erredakzioa

Bere ustez markagailu altu batek mesede egingo lioke GBCri "60 puntu baino gutxiagoko partidan asmatzea baita erabakigarriagoa" eta kasu horretan kalitate handiagoko taldeak erabakiko lukeelako.

  • Sito Alonsoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Sito Alonsoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Lagun Arok Real Madril hartuko du igande honetan etxen eta Sito Alonso gipuzkoarren entrenatzaileak arazorik gabe adierazi du zuriak direla partida eskuratzeko faboritoak. Hala ere, baikor agertu da eta "markagailu altu" baten alde egin du.

Alonsoren ustez markagailu altu batek mesede egingo lioke GBCri "60 puntu baino gutxiagoko partidan asmatzea baita erabakigarriagoa" eta kasu horretan kalitate handiagoko taldeak erabakiko lukeelako. "GCBren estiloarekin" jokatzea da Alonsoren esanetan ACBko liderra gainditzeko gakoa.