Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Aro, jaun eta jabe Assignia Manresaren aurka

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek bolada onarekin jarraitzen dute Kataluniako taldea 74-79 gaindituta. Sergi Vidalek beste erakustaldi bat eman du Manresako taldearen kantxan.

  • Manresa-Lagun Aro. Argazkia: EFE

    Manresa-Lagun Aro. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

74 - Assignia Manresa (13+13+22+26): Rodriguez (4), Montañez (6), Downs (6), Doellman (12), Asselin (3) -hasierako bostekoa- Achara (14), Gladyr (22), Oriola (-), Palsson (-) eta Hernandez (-).

79 - Lagun Aro GBC (16+16+26+21): Salgado (5), Papamakarios (6), Panko (13), Vidal (15), Ogide (4) -hasierako bostekoa- Lorant (4), Doblas (8), Baron (13), Neto (5), Betts (6) eta Lasa (-).


Manresako taldeak partida markagailaun agintzen hasi du, baina Sergi Vidalek emaitza irauli egin du hiruko ikusgarri batekin (11-12). Sito Alonsoren taldeak ondo borrokatu du defentsan eta aurreneko laurdena 13-16 markagailuan goitik bukatu dute.

Gipuzkoa Basket nagusi izan da bigarren laurdeneko lehenengo minutuetan eta David Doblasek 13-21ekoa ezarri du markagailuan. Hala ere Assignia Manresak ederki erantzun du eta Adam Hangak bi puntu behetik jarri du etxeko taldea (24-26). Lagun Arok atsedenaldia baino lehen erasoan sakatu egin du eta 26-32 bukatu da lehenengo zatia.

Hirugarren laurdenean David Doblasek eta Jimmy Baronek ederki gidatu dute Lagun Aroren erasoa eta Gipuzkoako taldeak 10 puntuko aldea lortu du (44-54). Sito Alonsoren mutilak 12 puntu markagailuan goitik jarri dira, baina Montañezek 48-58koa jarri du.

Micah Downsek lau puntura jarri du Assignia Manresa azkenengo laurdenean (65-69), baina Lagun Aro ez da urduri jarri eta Vidalek eta Andy Bettsek ederki bideratu dute garaipena. Azkenengo emaitza 74-79koa izan da.