Gipuzkoa Basket
Ilunben
Lagun Arok Joventut 90-85 gainditu du
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute zaleen aurrean. Badalonako taldea markagailua iraultzeko zorian egon da azken minutuetan, baina garaipena Lagun Arok lortu du.
-
Lagun Aro-FIATC Joventut (90-85). Argazkia: EFE
Aurreneko laurdenean Joventut nagusi izan da kantxan, baina Sito Alonsoren taldeak ondo eutsi du defentsan eta Bettsen saskiraketei esker markagailuan gertu mantendu da Lagun Aro.Pooh Jeterrek bikain gidatu du Badalonako taldea erasoan eta aurreneko laurdena 21-24koa emaitzarekin bukatu da.
Doblasek gidatu du Gipuzkoa Basketen erasoa bigarren laurdenean eta Loranten hiruko bati esker markagailuan goitik jarri da etxeko taldea. (39-38). Atsedenaldiaren aurretik Lagun Aro nagusi izan da eta bost puntuko abantaila garrantzitsua eskuratu du (52-47).
Hirugarren laurdenean Donostiako taldeak erasoan sakatu egin du eta markagailuko aldea handitu egin du. Pankok ederki gidatu du Gipuzkoa Basketen erasoa eta 12 puntu goitik jarri dira Sito Alonsoren mutilak (69-57). FIATC Joventuteko jokalariek markagailua iraultzeko sakatu egin dute, baina defentsan ederki aritu dira Lagun Aroko jokalariak eta emaitza 77-64koa izan da.
Azkenengo laurdenean Badalonako taldea ezustekoa emateko zorian egon da, baina Andy Pankok jaurtiketa libreak sartu ditu garaipena eskuratzeko. Pooh Jeterrek 88-85ekoa jarri du markagailuan azkenengo minutuan. Sito Alonsoren mutilek lasai jokatu dute eta Pankok norgehiagoka erabakita utzi du (90-85).
Fitxa teknikoa:
90.- Lagun Aro GBC (21+31+25+13): Neto (4), Papamakarios (5), Panko (23), Vidal (7), Betts (10)-hasierako bostekoa- Lasa, Doblas (9), Salgado (17), Korolev. Olaizola, Baron (2), Lorant (13).
85.- FIACT Joventut (24+23+17+21): Pooh (20), Obasohan (15), Norel (10), Williams (6), Jelikek (6)-hasierako bostekoa- Trias (2), Llovet (2), Oliver (6), Baez (2), Todorovic (5), Ventura (2) eta Van Lacke (9).
Epaileak: De la Maza, Conde eta Castillo.