Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Ligako playoffak

Lagun Aro playoffetatik at geratu da Valentziaren aurka galduta

Erredakzioa

Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak hirugarren laurden kaskarra jokatu du eta horren ondorioz galdu du partida. Garaipena valentziarrentzat izan da 75-67ko emaitzarekin.

  • Lagun Arok 75-67 galdu du Valentzia Basketen aurka. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk ezin izan du Endesa Ligako finalerdietarako txartela lortu Valentziaren aurka 75-67 galdu baitu playoffetako final-laurdetako kanporaketako hirugarren partida. Ondorioz, bukatu da denboraldia talde gipuzkoarrarentzat.

Gaurkoan Andy Pankok ezin izan du jokatu arazo fisikoak zituelako eta taldeak asko igarri du denboraldiko MVParen falta. Baja garrantzitsu hau kontutan izan beharreko da, baina hasierako minutuetan taldeak ez du bere falta somatu. Sito Alonsok zuzentzen duen taldea bikain aritu da partida hasieran eta 1-8ko partziala lortu dute lehen minutuetan. Ondoren, etxeko taldeak hobera egin du eta lehen hamar minutuak 16-21eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenean berdinduago egon dira gauzak. Hasieran, Valentzia izan da nagusi; partida berdintzea lortu eta aurrea hartu dute markagailuan (30-26). Lagun Arok, ordea, garaiz erreakzionatu du eta gipuzkoarrak bi puntuko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira (39-41).

Atsedenaldia bukatu eta hirugarren laurdena hasi denean Lagun Aro behera etorri da. Talde gipuzkoarrak oso laurden kaskarra jokatu du. GBCk zazpi puntu besterik ez ditu lortu hirugarren laurdenean zehar. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak ez zuen jaurtiketa bat bera ere saskiratzen eta Valentziak ez du aldea garrantzitsuak lortzeko aukera alferrik galdu. Horren eredu izan da laurdenaren amaieran valentziarrek alde izan duten 59-48ko emaitza.

Hamaika puntuko desabantailarekin ekin dio Lagun Arok azken laurdenari. Bazirudien dena erabakita zegoela, baina gipuzkoarrek ez dute etsi eta aldeak murriztu dituzte amaierarako lau minuturen faltan etxeko taldearengandik hiru puntura gerturatu diren arte (66-63). Azken minutuetan, ordea, De Colok hartu du bere taldearen erantzunkizuna eta bere kalitatearekin ez dio garaipenak ihes egin Valentziari. Etxeko taldeak lortu du garaipena 75-67ko emaitzarekin eta Bartzelonaren aurka jokatuko dituzte finalerdiak.

Fitxa teknikoa:

VALENCIA BASKET: De Colo (13), Faverani (5), Rafa Martínez (3), Claver (5), Markovic (1) –hasierako bostekoa-- Dean (2), San Miguel (8), Ogilvi (4), Newley (17), Pietrus (7), Caner-Medley (10).

LAGUN ARO GBC: Neto (5), Vidal (6), Doblas (16), Baron (4), Lorant (7) –hasierako bostekoa-- Papamakarios (4), Betts (4), Salgado (21), Lasa (-), Lorant (7), Ogide (-).

Partzialak: 16-21, 23-20, 20-7, 16-19.

Epaileak: Juan Carlos Arteaga, Oscar Perea, Benjamin Jimenez.