Itxi

Gipuzkoa Basket

Hiru denboraldi karguan

Gipuzkoa Basket utziko duela baieztatu du Ramonedak

Erredakzioa

"ACBko klub batek eskatzen duen ardurak" erabakia hartzera bultzatu duela argudiatu du Ramonedak, "familian eta kluban pentsatuz".

01:05
Bilbaok Ramoneda ordezkatuko du Gipuzkoa Basketeko presidentetzan
Gorka Ramoneda Gipuzkoa Basketeko presidenteak kargua uzten duela baieztatu du gaur, hiru denboraldi buruzagitzan eman eta gero. Alvaro Bilbaok Ramoneda ordezkatuko du.

Talde donostiarrak komunikatu batean jakitera eman duenez, "ACBko klub batek eskatzen duen ardurak, are gehiago egungo testuinguru ekonomikoan", erabakia hartzera bultzatu duela argudiatu du Gorka Ramonedak, "familian eta kluban pentsatuz".

"Orain alde egingo du, aurreratu eta ez du 2013ko martxora arte itxarongo, presidente berriak aurrekontu berrian lan egin ahal izateko eta 2012-2013 denboraldiaren kudeaketa hasieratik zuzentzeko", errepikatu du komunikatuak.

Historiako denboraldirik onena

Ramonedak Miguel Santosen lekua hartu zuen 2009ko martxoan eta Gipuzkoa Basketeko bigarren presidentea izan zen. Historiako denboraldirik onena egin du talde gipuzkoarrak, Errege Koparako eta playofffetarako sailkapena lortu baitu.

Bestalde, Gipuzkoa Basketek "Gorka Ramonedaren lana, buru-belarri aritu izana, inplikazioa, ardura eta sakrifizioa" eskertu ditu, "azken urteetako lorpen historikoetan oinarrizkoa izan baita".