Gipuzkoa Basket
Eurocup
Lagun Arok Europan jokatzeari uko egin beharko dio
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak ia herenera jaitsi du GBCri ematen zion diru-laguntza eta klubak ezin izango du Eurocupen parte hartu.
Lagun aro GBC kinka larrian da. Gipuzkoako Foru Aldundia klubaren proiektutik aldenduko da eta ia herenera jaitsi du ematen zion diru-laguntza, 1,2 milioi eurotik miloi erdira, eta etorkizunean iturria erabat itxiko du.
Egoera aldatzen ez bada, Lagun Arok uko egin beharko dio Eurocup-en aritzeari, eta fitxaketak egiteko ere larri ibiliko litzateke. Klubak bere historian izan dituen hiru presidenteak elkarrekin azaldu izanak agertzen du egoeraren larritasuna.