Itxi

Gipuzkoa Basket

Beste denboraldi bat

Papamakariosek Lagun Aron jarraituko du

Erredakzioa

Greziako jokalariak datorren denboraldia Gipuzkoa Basket taldean jokatuko du. Sito Alonsoren plangintzan Manolis Papamakarios oso jokalari garrantzitsua da.

  • Papamakarios. Argazkia: EFE

    Papamakarios. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBC taldeak Manolis Papamakariosi akordioa beste urtebete baterako luzatu dio, eta greziarrak Sito Alonsoren aginduetara jarraituko du. Papamakarios defentsarako oso jokalari garrantzitsua bilakatu da, eta taldeari sendotasuna eta esperientzia eman dio.

Pixkanaka, Sito Alonso entrenatzaileari akordioa berritu ostean, Lagun Aroren taldea eraikitzen hasi da. Javi Salgadok, Raul Netok, David Doblasek, Baronek eta Korolevek Donostian jarraituko dute, Papamakarios greziarrarekin batera.