Gipuzkoa Basket
Real Madrilek utzita
Dani Diezek Lagun Aron jokatuko du 2012-2013 denboraldian
Erredakzioa
Hamazortzi urteko jokalaria Real Madrilen harrobiko izarra da, eta utzita jokatuko du talde gipuzkoarrean. 2,01 metroko altuera du, eta alero postuan jokatzen du.
-
Daniel Diez, Lagun Aroko jokalari berria. Argazkia: EFE
Daniel Diezek Lagun Aro GBCn jokatuko du 2012-2013. denboraldian. Real Madrilek utzita iritsiko da Donostiara. Diez Real Madrilen harrobiko izarra da, talde merengeak etorkizuneko jokalaritzat jotzen du hamazortzi urteko gazte hau.
Alero postuan jokatzen du Daniel Diezek, eta 2,01 metroko altuera du. CAI Zaragozak eta Fuenlabradak ere nahi zuten jokalaria, baina Real Madrilek Lagun Aro aukeratu du jokalaria uzteko.
Hamazazpi urtez azpiko eta hamazortzi urtez azpiko Espainiako selekzioan aritutako da. Hamazortzi urtez azpiko Europako txapeldun izandatu da uda honetan Espainiarekin.