Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:15ean
Lagun Arok jaitsiera postuak saihestu nahi ditu
Erredakzioa
Gipuzkoarrek historiako Liga hasierarik okerrena egin dute eta igande honetan denboraldiko aurreneko garaipena bilatu behar dute Assignia Manresaren etxean.
-
Argazkia: EFE
0-5eko balantze baten ostean donostiarrak jaitsiera postuetan ez izatea gezurra dirudi, baina Manresak eta Kanariak average okerragoa dute eta horrek gipuzkoarren alde jokatu du.
Taldea borobiltzeko azken fitxaketa bat ezin izan du ekarri Sito Alonsok eta azken porroten ostean gainbeheran doan talde berdinarekin aurkeztuko da Kataluniako hirian.
Korolevek eta Woodsek ekarpena egin behar zuten, baina orain arte ez da hala izan. Jokalari horiek euren maila ematen baldin badute talde gipuzkoarrak irabazteko aukera handiagoak izango lituzke.